Itxi

Landaberri

Landaberri

Oliba olioaren kanpainaz eta erleez, Landaberri saioan

Arantxa Arza | EITB.EUS

Aurtengo oliba olioaren kanpaina nolakoa datorren kontatuko du Gorka Mauleonek, Lantziegotik. Zein kalitate eta kantitaterekin ari diren lanean, olioa egiteko orduan.

Horrez gainera, erleak izango dituzte hizpide, Usurbilen Igandean izango den Erle egunetik abiatuta, Julian Urkiolak emango ditu azalpenak.

Zorionak ere banatuko dituzte, Munduko Landaguneak FAOren sari garrantzitsua jasoko baitu, Jose Mari Zeberiok hitz egingo du.

Eta larunbateroko gisan, Pello Zabala eta Jakoba Errekondo ez dira faltako Landaberrin.