Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gaztandegietako kontrola eta neguko txertaketetarako erretxina otsailaren 10ean

Landaberri

Larunbat honetan

Gaztandegietako kontrolaz eta neguko txertaketetarako erretxinaz, 'Landaberri'n

2018/02/09

Aitor Campion Artzai Gazta elkarteko presidentearekin hitz egingo dugu gaztak egiteko pasa behar duten osasun kontrolaz. Gainera, Arantxa Zurutuzak etxean egiten duten erretxin naturala aurkeztuko du.

  • Whatsapp
  • Bidali

Oihan Txiki gaztandegian atzeman duten ustezko listeria kasua dela, eta Aitor Campion Artzai Gazta elkarteko presidentearekin hitz egingo dugu larunbatean, 'Landaberrin, gaztandegietan listeria kasuak zenbaterainokoak diren, zer egiten duten eta bakterioak nola kontrolatzen dituzten, besteak beste, 09:10ean.

Neguko txertaketak egiteko garaian gaudenez, bete-betean, Arantxa Zurutuzak eurek etxean egiten duten erretxin naturala aurkeztuko du. Muntoina eta txertoa batzeko aukera naturala ematen dute eurek. 09:20an izango da elkarrizketa. Bestalde, 09:30etik aurrera, Pello Zabalak eguraldi hotz honek nola jarraituko duen kontatuko du eta Jakoba Errekondok entzuleen kontsultei erantzungo die, astero bezala.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena