Itxi
Espriu euskaraz mintzo

Euskadi Irratia

LIZARDIRENBARATZA

Espriu euskaraz mintzo

Gerardo Markuleta poeta eta itzultzaileak eta Jabier Muguruza musikariak “Espriu euskaraz mintzo” kontzertu-irakurketa eskaini dute Ernest Lluch Kultur Etxean. Ikuskizun horrek ‘Erakusleihoa’ programaren denboraldi berriari hasiera eman dio.

Ikuskizunean, Gerardo Markuletak Espriuren poemak irakurri, eta literatur itzulpenari, literatur munduari eta XX. mendeko Kataluniako literaturako izen handietako bat den horren poesiari buruzko gogoeta kritiko bezain osasungarri eta aberasgarriak tartekatzen ditu, eta Jabier Muguruzaren akordeoi zein ahots distirak ere entzuten dira errezitaldi horretan.

imagen player
imagen player
imagen player