Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Olentzerori gutunak!

Literatura arloko sortzaileek Olentzerori eskaerak egiteko aukera izango dute gaur 22:00etan Lizardiren Baratzean eta Xabier Etxabek Olentzeroren bilakaeraz hitz egingo digu.

Gabon egunean, abenduaren 24an, Olentzeroren etorrera ospatuko da beste behin. Olentzeroren etorreran eskaerak egiteko aukera izango dute literatura arloko sortzaileek Lizardiren Baratzatik zuzenean.

Horrez gain, Xabier Etxabe Zulaika irakasle eta idazlea orain Euskal Herri osoan “Olentzero” izenez ezagutzen dugun pertsonaia horren hedapen geografikoaz eta denboraren joanean izan duen bilakaeraz mintzatuko zaigu.

Irudimenak ekarritako opariak aurkitu dituzue gaur, gaueko 22:00etan, Lizardiren Baratzean.