Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Gauza kapitala da kapitala, larunbatean 22:00etan Lizardiren Baratzean

Jose Luis Otamendi Kapital publikoa poema bilduma atera du Susarekin, eta haren aurkezpena egiten ari da egunotan.

Izenburuaren bi adierarekin jokatu du Azkoitiko egileak. Alde positibotik begiratuta, esan nahi du badirela inork kendu ezin dizkigun gauzak. Horiek dira kaleak, arnasten dugun airea, adiskidetasuna, maitasuna, elkartasuna...

Kapitalaren beste adiera da kapitalismoak nola hankaz gora botatzen dizkigun ondare diren horiek. Nola jartzen gaituen geure zilborrera begira, dirua nondik lortuko, eta bizimodua aurrera ateratzeko modurik gogorrenari begira, askotan, elkarren kontra.

Poemetako batean Marxen aipamena egiten du. Eta bizi dugun garaia hainbat kontzeptu berreskuratzeko eta berritzeko oso abagune aproposa delakoan dago Azpeitiko poeta.

Kapitalaren aurrean kapital poetikoa ekarriko dute larunbata honetan, gaueko 22:00etan, Lizardiren Baratzera.