Itxi

Mezularia

Mezularia

A.Irazabal: 'Idomeniko eremua desagertuko da, errefuxiatuen drama ez'

Ane Irazabal kazetariarekin eta Enara Goiketxea Grezian bolondres ari den medikuarekin hitz egin dugu.

  • 9:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Greziako gobernua Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten hasi da gaur. Ane Irazabal lankidea eta Enara Goikoetxea medikua bertatik bertara bizitzen ari dira Idomenin gertatzen ari dena.

Enarak 11 egun daramatza bertan, iheslariei asistentzia medikua ematen. Errefuxiatuen egoera salatu du eta haien etorkizunaz kezka azaldu du 'Mezularia'n.

Ane Irazabal ETBko nazioarteko berriemaileak adierazi du, Idomeni hustu ostean, errefuxiatuak eremu itxietara eramango dituztela. Errefuxiatuek euren kezka helarazi diete kazetariei: eremu itxietan sartzen badituzte, ahaztu egingo dituztela uste dute.