Itxi

Mezularia

Atxilotutako ekintzailea

Begoña Huarte: 'Egindakoaz harro nago, pertsonago sentitzen naiz'

Greziatik Euskal Herrira 8 errefuxiatu zekartzala atxilotu zuten ekintzailearekin hitz egin dugu.

  • 8:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Zuluaga eta Begola Huarte ekintzaileek Grezian jarraitzen dute, epaileak ezarritako fidantza ordaintzeko zain. Aste honetan espero dute Euskal Herrira itzultzea. Huartek 'Mezularia'n esan du, orain, fokoa errefuxiatuengan jarri behar dela.

Atxiloketaren ondorengo egunak gogorrak izan direla azpimarratu du, errefuxiatuen nahia bete ez dutela eta horrek 'sufriarazi' egin dituela gaineratu du. Euskal Herrira ekarri nahi zituzten 8 pertsonen aldetik jasotako maitasuna nabarmendu du. Asko sufritu duen jendea da, ekintzailearen esanetan.

Desobendientzia 'tresna legitimo' bihurtu da Huarteren esanetan, arduradun politikoek bete beharko luketeena betetzeko balio duela gaineratu du.