Itxi

Mezularia

Bakearen artisaua

'Desarmea egiteko moduak bakea konpartitua izatea erraztu dezake'

Mixel Berhokoirigoin 'Bakearen Artisauak' taldeko ordezkariarekin hitz egin dugu.

  • 12:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apirilaren 8an ETAren armagabetze egunean parte hartzera dei egun dute Baionan 'Bakearen artisauek', hainbat alderdi, sindikatu eta erakundetako 50 ordezkarik baino gehiagok. Egun horretan, 'Bakearen artisauak' milaka izatea nahi dute. Mixel Berhokoirigoinek hitz egin digu 'Mezularia'n.

Berhokoirigoinek esan du ekitaldian Iparraldeko "jende anitza" bildu dela. Desarmeak bestelako gaiak lantzeko abiapuntu izan behar duela azpimarratu du: biktimak, presoak eta elkarbizitza besteak beste. Hori dela eta, bere esanetan, armagabetzea nola egiten den giltzarri izango da bakea denon artean egin ahal izateko.

Armagabetze osoa defendatzen du, segurtatua, egiaztatua eta baldintza politikorik gabekoa, eta, horretarako, baldintza teknikoak nahi dituzte. Estatuekin harremanetan daude, baina ez da oraindik segurtasuna bermatu.

tasuna bermatu.