Itxi

Mezularia

Intermon Oxfam

'Murrizketen ondorioz, pertsonak geratzen dira laguntzarik gabe'

Gotzone Olarra Intermon Oxfameko ordezkariarekin hitz egin dugu garapenerako laguntzen murrizketaz.

  • 7:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiak 2008tik % 73 murriztu ditu garapenerako ematen dituen laguntzak. Hori jaso du Intermon Oxfam erakundeak egindako txostenak. Espainiako gobernuak "abandonatuta" utzi dituela salatu du Gotzone Olarrak 'Mezularia'n, aurten sekula baino laguntza gutxiago jaso dutela azpimarratu du.

Laguntza humanitarioa, larrialdi egoerei erantzuteko erabiltzen dena, % 85 gutxitu da. Horren ondorioa pertsonek jasaten dutela esan du, laguntzarik gabe geratzen direlako.

Gogora ekarri du Afrikan 20 milioi pertsona gosez hiltzen ari direla. Krisia laguntzak murrizteko aitzakia besterik ez dela izan azpimaratu du Olarrak.

 

arrak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia