Itxi

Mezularia

Kupoa

Pedro Azpiazu: 'Akordioak egonkortasuna eta normaltasuna ekarriko ditu'

Kupoaren gaineko akordioari buruz hitz egin dugu Ogasun sailburuarekin.

  • 9:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak eta Espainaiko Gobernuak kupoaren inguruan lortutako akordio oso garrantzitsua dela esan du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak 'Mezularia'n. Finanziazio arloan zeuden ezberdintasunak konpondu direla adierazi du, eta adostutakoa politikoki ere azpimarratzekoa dela gaineratu du.

Akordioari esker, azken 10 urteetan izandako ezberdintasunak konpondu, eta Kupoaren lege berria adosteko oinarriak ezarri dira. Orain arteko harreman ez-normalizatuari irtenbidea eman, eta lasaitasun aroa hasiko dela uste du sailburuak.

Uztailerako espero dute lege proiektua Kongresura eramatea, eta urtea bukatzerako onartuta egongo dela adierazi du Azpiazuk.

 

iazuk.