Itxi

Mezularia

Tokikom

Joaquin Barbara y Balza Laudioko margolariari buruzko liburua idatzi dute

Egoitz Bernaola laudioarrak egin du margolariaren inguruko ikerketa.

  • Barbara Balza

    15:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aiaraldea-ko Aitor Aspuruk aurkeztu digu 'Mezularia'n Egoitz Bernaola. Bernaolak Joaquin Barbara y Balza Laudioko margolariaren bizitza eta ibilbidea ikertu ditu eta egindako lanarekin liburua osatuko du. Aurten beteko dira 150 urte margolaria jaio zela eta urtea amaitzerako argitaratu nahi du liburua.

Barbara y Balza ez zen margolari oso ezaguna izan, eta hari buruzko datuak biltzeko zailtasunak izan ditu Bernaolak. Besteak beste margolariaren lan asko sinatu gabe daudelako. Familiaren laguntza izan du bere lana egiteko.

Margolariaren lana ikertzeaz gain Egoitz Beranola El Rey Leon musikalean lanean aritzen da atrezzo arloan. Ikuskizun horren ingurukoak ere kontatu dizkigu.