Itxi

Mezularia

Bizkaia

Unai Rementeria: 'Gure lurraldea erakargarri egin behar dugu'

Fiskalitatea garapen ekonomikoa bultzatzeko tresna egokia dela esan du Londresen emandako hitzaldian.

  • 7:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia Erresuma Batura bidaia egiten ari da. London School of Economicsen emandako hitzaldian sozietateen gaineko zergan aldaketak izango direla iragarri zuen. 'Mezularia'n adierazu du lurraldea erakargarri egin behar dela barrura eta kanpora begira. Hala ere gogora ekarri du fiskalitatearen inguruko azken erabakiak Batzar Nagusien esku daudela.

Rementeria, bestalde, pozik dago datorren urtean Bilbon egingo delako munduko 50 jatetxerik onenen sari banaketa. Erresuma Batuko Restaurant aldizkarik egiten du zerrenda hori, gastronomia arloko Oscar saritzat jotzen ditu askok. Ekitaldi horrek Bilbo munduko hiriburu bihurtuko duela esan du.