Itxi

Mezularia

Nafarroa

Unai Hualde: 'Zonalde mistoan sartuko direnak 44 herri izan daitezke'

Eremu ez euskaldunetik mixtora joateko 43 eskari jaso ditu oraingoz Nafarroako Parlamentuak.

  • 8:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroan 43 udalerrik egin dute eremu mistoan sartzeko eskaria. 40.000 biztanleri zabalduko zaizkie hizkuntz eskubideak, ekainean. Orduan onartuko du Foru Parlamentuak laukoak sustatu duen aldaketa.

Unai Hualde Foru Erregimen Batzordeko presidenteak 'Mezularia'n esan du gaur emendakinen epea itxi dela eta maiatzeko hirugarren astean egingo dela eztabaida parlamentuan. Ordura arte beste eskariren bat egon litekeela gaineratu du.

Batzorde horrek aztertuko ditu, era berean, zonalde mistotik atera eta mistotik euskaldunera joateko aurkeztu diren bi eskariak.

en bi eskariak.