Itxi

Mezularia

Xabier Aizpurua, ISEI

Eskolan berdinen arteko tratu txarrei buruzko ikerketa egin du Jaurlaritzak

Xabier Aizpurua ISEIko zuzendariak eman dizkigu ikerketaren xehetasunak.

  • 11:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskolan berdinen arteko tratu txarrak pairatu dituztela diotenak gero eta gehiago dira Euskadin. Hala erakusten du Jaurlaritzak 185 ikastetxetan egindako azken inkestak. Xabier Aizpurua ISEI Ikas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeko zuzendariak eman dizkigu inkestari buruzko xehetasunak 'Mezularia'n.

18 jokabide aztertu dira Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, eta 19, DBHkoen artean. Ikasleek diotenez, Lehen Hezkuntzan sufritzen dute gehien eskola jazarpena. Ehun ikasletik hogeita hiruk diote, sarri edota beti, tratu txarren bat pairatu duela; DBHn, ostera, hemeretzik. Ohikoenak ahozko tratu txarrak dira eta mutilek pairatzen dituzte gehien.

/p>