Itxi

Mezularia

Jaia, igandean

'Finlandian eskola txikien xarmari begira daude'

Igandean izango da Arroa Behean 2017ko Eskola Txikien jaia. Gipuzkoako 26 eskola txikiak elkartuko dira. Miriam Aizpuru Sukalupe guraso Elkarteko kide eta antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

  • 5:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igande honetan, jai handia egingo dute Arroa Behean. Gipuzkoako 26 eskola txikiak elkartuko dira 2017ko Eskola txikien jaian, 'Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik' lelopean. Miriam Aizpuru Sukalupe guraso elkarteko kidea da, eta, 'Mezularia'n esan digunez, urduri daude, 30. festaren atariko.

Aizpuruk adierazi du txikiak ez duela esan nahi 'itxia' denik: "alderantziz, bere txikitasunean, hurbila eta irekia da". Jende ugari espero dute iganderako, eta, tartean, Finlandiatik izango dituzte bisitariak. Izan ere, han, "eskola txikien xarmari begira daude". Eskola txikien funtzionamendua gustatzen zaie, horren bitartez, segurtasun eta autonomia gehiago garatzen dutelako umeek.

dutelako umeek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia