Itxi

Mezularia

Eh Bildu

Julen Arzuaga: 'Beste espetxe politika bat posible da'

EH Bilduren ordezkaritza bat Kataluniara joan da espetxeen kudeaketa ezagutzera.

  • 8:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniak 1983an eskuratu zuen espetxeak kudeatzeko eskumena, eta hori ezagutzera joan da Kataluniara EH Bilduren ordezkaritza bat. Espetxe bat bisitatu dute eta espetxe zaintzako epaile batekin biltzeko aukera izan dute. Julen Arzuaga izan da han, eta 'Mezularia'n eman dizkigu xehetasunak.

Espainiak egiten duen espetxe politika ez da egokia Arzuagaren esanetan, eta beste politika bat posible dela azpimarratu du, presoa eta bere eskubideak erdian ipiniko dituena. Horretarako, espetxeetako eskumena eskuratu, eta haren kudeaketa egokia egitea ezinbestekoa da EH Bilduren esanetan.

ETAko presoek bidalitako gutunen harira, Andoni Ortuzarren hitzei erantzun die Arzuagak; esan du eskubideak eskubide direla eta, ez dagoela zertan autokritika eskatu behar.

 

 

>