Itxi

Mezularia

Otxandio

Andrazko soka dantza eta bonbardaketari buruzko dokumentala, Santamañatan

Memoria ariketa bikoitz izango da aurtengo Santamañatan: 'Urduri' dantza taldeak berreskuratu du dantza eta MUko hiru ikaslek egin dute dokumentala.

  • 26:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Larunbatean hasi ziren Santamaña festak Otxandion. Orain 81 urte, herria bonbardatu zutenean bezala, emakumeak soka dantza prestatzen ari ziren, Madalen egunean herrian ohitura zen bezala. Bonbardaketa ankerrak urte hartan eta Gerra Zibilak gerora, eten egin zuten ohitura hura, harik eta aurten 'Urduri' dantza taldekoek berreskuratu duten arte. Larunbatean erakutsiko dute Andikona plazan, Ainhoa Lasuenek azadu digunez.

Leku berean, igande gauez, aldiz, bonbardaketei buruzko dokumentala erakutsiko dute. Ana Alberdi, Irene Arin eta Paul Arzanegi Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute gradu amaierako lan gisa. MUk eman ohi duen Kimuberri saria jaso zuen dokumentalak.