Itxi

Mezularia

Tokikom

Senegalera bidaia Lasarteko Dinbi Banda batukada taldekoek

Kay Ta To proiektuaren barruan egin dute bidaia. Senegalgo musika taldeekin zuzeneko harremana.

  • 13:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lasarteko  Dinbi  Banda batukada taldeko Estitxu Garmendiak eta Mari  Karmen Ormazabalek Senegalera egindako bidaia kontatu digute. Kay Ta To proiektuaren barruan izan  dira  bertan. Abuztuko  lehen  bi  asteak  igaro  zituzten, Kansalan, familia baten etxean.

Zuzeneko  harremana  izan  dute  hango musikariekin. Perkusionistak  dira,  eta   Senegalgo  doinuak  ikasi  eta  hemengoan han irakasten saiatu  dira. Hiru disko  ekarri  dituzte  besapean. Hara  joan  aurretik, Lasarten,  eskola eta botika material bilketa  egin zuten  Senegalera  eramateko. Uste baino askoz gehiago bildu  zuten. Pozik daude, esperientzia ederra izan delakoan, berriz bueltatzeko asmoz dira.