Itxi

Mezularia

Sentsibilizazio kanpaina

Ikusmen arazoak dituztenentzat geraldiak iragartzeko ahots mezuak busetan

Lurraldebusek jarri du martxan zerbitzua. Ikusmen arazoak dituztenen  autonomia lortzea da helburua. Amaia Gereñuk eman dizkigu argibideak 'Mezularia'n.

  • 5:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Gereñu Begisareko, erretinosi pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteko kidea izan dugu 'Mezularia'n euren ekimen berriaren berri emateko. Pixkanaka ari dira lortzen autonomian irabazteko ekimenak martxan jartzea. Duela lau urte, "Ikusmen murriztua dut" izeneko kanpaina jarri  zuten abian; paparrean, begi moduko irudia daraman txapa da; jendeari adierazteko txapa daraman pertsonak zailtasunak dituela ikusteko, eta  beraz, ulertzeko haren portaera. Orain, autobusetan geraldiak iragartzeko ahots mezuak jarri ditu Lurraldebusek. Guztia beharrezkoa, ikusmen zailtasunak dituzten pertsonek autonomia izan dezaten.

a izan dezaten.