Itxi

Mezularia

Tokikom

'Odola ematearen garrantziaz jabetu behar dugu'

Aitortza egingo diete igandean 25 alditan edo gehiagotan odola eman duten gipuzkoarrei. Izaskun Miner Urnietako odol emaileen elkarteko kideak eman ditu ekitaldiaren xehetasunak.

  • 11:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urnietako Oianume sagardotegian omenaldia egingo diete igandean 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten emaileei, eta omenaldia eskainiko diete odol-emaile bikain deitzen dituztenei: 60 aldiz odola eman duten emakumeei eta 70 aldiz eman duten gizonezkoei. Urnietako delagaritzako kidea eta ekitaldiaren antolatzaileetako bat da Izaskun Miner urnietarra.