Itxi

Mezularia

Komunikazioa

Ekosfera saioko Jokin Aldazabalek jaso du irratiari dagokion Argia Saria

Argia Sarien banaketa ekitaldia egin dute Usurbilen eta sarituetako bi izan dira Mezularian: Jokin Aldazabal Ekosfera saioko lankidea eta Michel Berokohirigoin bake artisaua.

  • Arantxa Txintxureta, Jokin Aldazabal eta Kristina Zuza

    17:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Usurbilen banatu dituzte 29. Argia Sariak. Paperean argitaratutako kazetaritzaren saria Harmaila aldizkariko kazetari taldeak jaso du; Irratiari dagokiona Euskadi Irratiko 'Ekosfera' saioko Jokin Aldazabali eman diote; Ikus-entzunezkoen Argia Saria, ETBn Bertsolari Txapelketa Nagusiako saioen zuzeneko kontaketa egin zuten Uxue Alberdiri eta Aitzol Barandiarani eta Interneten egindako lan onenarena Gabi de la Mazari eman diote. Bake artisauek eta Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek aitortza bana jaso dute.