Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Urriak 23

Hortzak erakutsiko ditu igandeko 'Zubiak' saioak

G.U.

EiTB

'Hortzak' izenburupean, Alaia Martinek eta Artzen Letonak Bizipoza proiektua, Donostiako Aquariumeko marrazoak eta Lekeitioko dikea ezagutuko dituzte, besteak beste.

France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren zazpigarren atala izango da entzungai igande honetan, urriak 23, 15:00etan.

'Hortzak' izenburupean, Alaia Martinek eta Artzen Letonak hainbat leku eta proiektu aurkeztuko digute. Elkarrizketa nagusian, Bizipoza elkarteko Nekanerekin eta Leirerekin hitz egingo dute. Aspanogi elkartearen eta Bizipoza proiektuaren berri emango dute.

Bestalde, Artzen dentistarenean izango da hortzez galdezka. Gainera, marearen arabera hortzak erakusten eta gordetzen dituen Lekeitioko dikea bisitatu dute, eta Donostiako Aquariumean izango dira marrazoen hortzen aurrean egoten diren urpekariekin hizketan.

Saioa igandean izango da entzungai, Euskadi Irratian, 15:00etatik aurrera. France Blue Pays Basquen, aldiz, larunbatean izango da entzungai, 12:00etatik aurrera.

rrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia