Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bizipoza elkartearen jarduna ezagutu dugu Zubiak saioan

Zubiak

Hortzak

Bizipoza: euskara, elkartasuna, auzolana eta bizipozaren arteko zubia

G.U.

EiTB

2016/10/26

Bizipoza elkarteko Leirerekin eta Aspanogiko Nekanerekin hitz egin dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak. Bizitzari hortzak erakusten dizkiete biek.

  • Alaia Martin, Artzen Letona, Leire eta Nekane

    Alaia Martin, Artzen Letona, Leire eta Nekane

    13:40 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bizipoza bizitzari hortzak erakusten dizkien hainbat elkarteren bilgunea da. Elkarteen elkartea dela esan dezakegu, 30 elkartez osatutako proiektua baita. Proiektuaren funtsa ezagutu dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak 'Zubiak' saioan Bizipozako Leireri eta Aspanogiko Nekaneri esker.

Bizipozaren helburua nagusiak dira elkarteek egiten duten lana gizarteratzea, horiek dituzten beharretan laguntzea eta gizartean boluntario sare bat martxan jartzea auzolanean eta euskaraz lan egingo duena, elkartasuna sustatzeko eta bizipoza zabaltzeko. Leirek azaldu duenez, plataforma horrek elkarteei ikusgarritasuna ematen die, "erakusleiho" lana egiten baitu.

Lau oinarri ditu elkarteak, euskara, elkartasuna, auzolana eta bizipoza bera, eta euskal lurralde osoa du eremu. 30 elkarte horiek haurrekin egiten dute lanketa, baina, haurren bitartez, familietara heltzea dute helburu, eta, beraz, helduengana. Izaera anitzeko elkarteak dira: haurren gaixotasunak, integrazioa, familia ereduak... Elkarte horietako bat da Aspanogi, minbizia duten haurren gurasoen elkartea. Haurrei eta haien familiei laguntzea dute helburu, eta tabuak gainditzea eta sendiei babes ekonomikoa eta psikologikoa ematea dute ardatz nagusi.

Leirek eta Nekanek nabarmendu dutenez, umorea da "botikarik" onena, eta bide horretan dihardute Bizipozaren baitan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena