Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Maiatzak 21

Bost axola, igandean, 'Zubiak' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak bost zenbakia izango dute ardatz saioa osatzeko.

  • Daniela Dominguez suhiltzailea

    Daniela Dominguez suhiltzailea

Bost zenbakiaren bueltan ibiliko dira igande honetan Artzen Letona eta Alaia Martin, 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita hamalaugarren atala izango da entzungai maiatzaren 21ean, 15:00etan.

Zubiriko zubia eta Kintoko oihana aipagai izango ditugu Urtzi Arrietarekin. Gainera, Mireia Bragado ikasle donostiarrarekin egongo gara; Hazparneko eskolan eta Heletako baserri batean ari da ikasten, eta egunero jan beharko genituzkeen bost barazki/fruta pieza horiez galdetuko diogu. Bestalde, bost zenbakiaren nortasuna zein den jakingo dugu Enrique Zuazua matematikalariari esker, eta Eskoriatzako kintoen ohitura ezagutuko dugu Arane Zubiarekin eta Dorleta Ezeizarekin.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

atian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia