Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Zamatuta etorriko da aste honetako 'Zubiak' saioa

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak zama izango dute hizpide

Igande honetako 'Zubiak' saioak zama izango du ardatz. Zama era zabalean ulertuz, zama ezberdinak aipatuko dituzte, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean osatutako saioan.

Esaterako, Lodosako Ibaialde ikastolako ikasleen motxilaren zama aipatuko dugu Xabier Carnicerrekin eta hiru ikaslerekin. Goian proiektuarekin auzo bateko zainketa lanen zama nola banatzen den ulertuko dugu, Ane Zelaia gasteiztarrarekin. Bestalde, Gaizka Peñafielen ahotik entzungo dugu Lezamako arku/zubiaren berri eta Emarri taldeko Olatz Mitxelena eta Eneritz Arbelaitz harri-tiratzaileak izango ditugu gonbidatu nagusi.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

/p>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz