Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Txorien kantuz hornituta etorriko da 'Zubiak' saioa asteburuan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak txoriak izango dituzte hizpide.

  • Txoriak.eus webgunearen logoa

    Txoriak.eus webgunearen logoa

Igande honetako 'Zubiak' saioak txoriak izango ditu ardatz. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak txori kantuz hornituko dute France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioa.

Asier Sarasua Txoriak.eus orrialdearen sortzailearekin, esaterako, txori izenez eta izanez arituko gara. Twitterren txio eta txio ibiltzen diren txiolariak ekarriko ditugu habiara: Ion Orzaiz, Iruñe Astiz eta Amaia Cambra. Bestalde, Auberge Du Lausset jatetxean usoak prestatzen dituzten Maddalen Irigoien eta Laurent Irigoienekin eta Arrano Etxeko Artitza Albisu Urmenetarekin elkartuko gara.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz