Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Beroak goxatuko gaitu asteburu honetako 'Zubiak' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak beroa izango dute ardatz.

Igande honetako 'Zubiak' saioa beroa hitzaren bueltan eraikiko dugu. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak berotan ibiltzeko gonbita egingo digute, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Beroa familia elkarteko Maite Pagola izango da gonbidatu nagusia, eta harrerako familiei buruz jardungo da, harrera mota ezberdinak zein diren eta Gipuzkoan, esaterako, egoera zein den ezagutuko dugu. Kontzertu bateko giro beroa ezagutuko dugu Artzen eta Kaotikorekin, Saioa berotegietan ibiliko da eta Euskal Herriko Saunazaleen Elkarteaz ere hitz egingo dugu, bi Finlandiazalerekin, saunako berotasunaren onurei buruz.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz