Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Ahaztezina izango da asteburu honetako 'Zubiak' saioa

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak oroimenaren bueltan osatuko dute saioa.

  • Amaia Kowasch

    Amaia Kowasch

Igande honetako 'Zubiak' saioa ahaztezina izatea izango du helburu. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea oroimenaz arituko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Hasteko, istripu edo kolpeen ondorio diren memoria galerak aztertuko ditugu eta Hortzmuga konpainiaren 'Oroimena' ikuskizun berezia ezagutuko dugu. Gero, Amaia Kowaschekin hitz egingo dugu, San Kristobalgo kartzelan zeuden presoei lagundu zieten emakumeei buruzko Sareak ehotzen liburuaren idazlearekin. Azkenik, Begoña Rodriguez AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteko kidea izango da elkarrizketatu nagusia.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz