Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Laranjaz margotuko dugu asteburu honetako 'Zubiak' saioa

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak laranja kolorearen bueltan osatuko dute saioa.

Igande honetako 'Zubiak' saioa laranja kolorekoa izango da. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea laranjaz arituko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Hasteko, AEKren azalaren kolorearen mamira joko dugu. Gainera,'Landare' Nafarroako kooperatiban egongo gara, Laranja bat elurretan liburuaz ariko gara, eta  'Laranja erdien mitoa' eta maitasun erromantikoa izango ditugu hizpide, laranjaren limoitasuna ikusteko.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz