Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Haragiak hezurmamituko du aste honetako 'Zubiak' saioa

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak haragia hartuko dute ardatz.

Igande honetako 'Zubiak' saioak lau zenbakia izango du protagonista. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea haragiaren bueltan ibiliko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Batetik, Ainara Goikoetxea Arbizurekin Arbizu enpresan txistorra nola egiten duten ikasiko dugu Saioarekin. Gainera, Iraia Solarekin Oñatiko hiltegira joango da Artzen eta Gartxot Ramirez zaldibiarrarekin Bilbon elkartu eta begano izateaz jardungo gara. Azkenik, Okela Sormen Faktoriako Irati Urrestarazu eta Izaro Ieregik beren espazio artistikoaren berri emango digute.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz