Itxi

Irratia

EGM datuak

400.000 entzule, astegunetan, EiTBko irratientzat

EITB.EUS

Radio Euskadik 166.000 entzule ditu, EiTBren euskarazko irratiek guztira 214.000 entzule, eta Radio Vitoriak 20.000 entzule.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak) oro har 400.000 entzuleko audientzia metatua dute astegunetan.Estudio General de Mediosek 2015. ostegun  honetan, uztailaren 2an, eman ditu jakitera EGMren bigarren neurketaren emaitzak  eta urtebeteko emaitza kontsolidatuak.

Ostegun honetan, uztailaren 2an, eman dira jakitera EGMren emaitzak. Radio Euskadik, 166.000 entzule ditu EGMren arabera azken urtebetean eta Radio Vitoria 20.000 lagunek entzuten dute.

Euskarazko irratiak, batuta, 214.000 entzule dituzte astebarruan. Horietatik, 100.000 entzule ditu Gazteak, Euskadi Irratiak, berriz, 92.000 eta EiTB Musikak 22.000 entzule ditu.

Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.