Itxi

Irratia

Audientzia

469.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

ERREDAKZIOA

Azken neurketetan, emaitza onei eutsi diete EiTBko irratiek.

EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 469.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek astearte honetan, maiatzaren 23an, argitaratu dituen emaitzen arabera. Azken neurketetako datu onei eutsi diete EiTBko irratiek.

Hartara, Radio Euskadirekin, taldeko irrati entzunenarekin, 163.000 entzulek egiten dute bat, CIESen urteko lehen neurketaren emaitzetan agertzen denez.

Euskarazko irratiei dagokienez, orotara 283.000 entzuleko marka eskuratu dute: Gazteak 124.000 entzule lortu ditu; Euskadi Irratiarekin 119.000 entzulek egiten dute bat, eta EiTB Musikak 40.000 entzuleko errekorra erdietsi du.

Horrez gain, Radio Vitoria 23.000 lagunek entzuten dute astegunetan.