Itxi

Irratia

Radio Euskadi

Audientzia Nazionaletik zuzenean, 'Boulevard' berezia, Altsasuko kasua hizpide

EITB

Goizeko 07:00etatik 10:00etara, gazteen abokatuekin, COVITEko kideekin eta Ignacio Gordillo Audientzia Nazionaleko fiskal ohiarekin arituko dira, besteak beste.

Astelehenean, apirilak 16, Altsasuko gazteen kontrako epaiketa hasiko den egunean, 'Boulevard' saio berezia eskainiko du Radio Euskadik Audientzia Nazionaletik zuzenean. Goizeko 07:00etan hasi eta 10:00ak arte, defentsako abokatuak eta COVITEko kideak elkarrizketatuko dituzte. Gainera, Eñaut Elorriaga, Borja Kobeaga, Kirmen Uribe eta 'el Drogas' kulturaren alorreko pertsonaia ezagunekin arituko dira, eta amaitzeko, Igancio Gordillo, Audientzia Nazioanaleko fiskal ohia hartuko dute gonbidatu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista