Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Auzopolis | Denbora Bankua

Irratia

Erreportajea

Auzopolis: Denbora Bankua

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irraria

2012/03/21

"Elkarri laguntzeko borondatez" sortu zen Ermun orain bost urte Auzopolis. Denbora denboraren truk filosofiari heltzen diote "denok behar dugulako zeozer eta denok dugulako zer eman".

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

"Elkarri laguntzeko borondatez" sortu zen Ermun orain bost urte Auzopolis, Maitek , elkarteko koordinatzaileetako batek azaltzen didanez. Denbora-bankuak garai batean auzoetan berez sortzen zen giroa sortu nahi du "auzoetako onena, hirian -grekeraz polis- sortzea; auzo-lana egungo garaietara egokitzea" labur biltzeko.

Denbora denboraren truk filosofiari heltzen diote "denok behar dugulako zeozer eta denok dugulako zer eman" osatzen du Imak Auzopoliseko beste koordinatzaileak.

Kideak

Denbora bankuan izena ematera dihoazenei, norberaren datuak jaso ez ezik, dituen ikasketa eta lanbideari buruz galdegiten zaio eta baita zaletasun eta abileziei buruz ere. Hartara eskari bat dutenean "lan hori egokien nork egin dezaken jakin dezakegu". Saiatzen dira gainera dauden eskariak kideen artean banatzen, lan guztiak kide berberetan pilatu ez daitezen.

Olatz, Canadan luzaro bizi ondoren itzuli zen Ermura "zaindu beharreko bi haur nituen orduan, talde bat osatu zuten eta familiaren pareko harreta eskaintzen zieten zaintzaileak" lortu zituzten . Zaintzaile eta haurren artean "oso harreman hestua" sortu zela azpimarratzen du. Berak aldiz, zuzenbide ikasketak ditu eta behar duenari arlo horretako aholkua emateko borondatea izaten du. Ingelesa ere menperatzen du eta gertatu izan zaio auzopoliseko beste erabiltzaileren bati itzulpenak egiten lagundu beharra .

Vanesaren kasuan, bestelakoa izan zen beharra. Ermutik kanpora bizi da gaur egun. "Ama alargundu zenean ,bakarrik geratu zen herrian" baina eskertuta dago orain auzopoliseko kideekin harremana duelako, "eskaintzen duen aldi berean , jendea du inguruan".

San Blas opila

Denbora-bankuak eskaintzen dien trukea ez ezik , Auzopoliseko kideak hilean behin elkartzea erabaki dute. Otsailean deba-barrenan horren ezagunak diren San blas opilak egiteko bildu ziren, nagusi, haur eta gazte " denok osagarriak garelako" azpimarratzen didatez.

Belaunaldi ezberdinetako jendeak elkartuz ezagutza konpartitu zuten "ez zekienak, San blas opilak egiten ikasteko aukera izanez".

Integrazioa

Ermura iristen diren etorkin edo atzerritarrei integratzen laguntzeko gunea ere izan nahi du auzopolisek "integratzeko gune bat behar duzulako beti". Inor ezagutzen ez duzunean beharrak ere izaten dira eta kasu horretan malgu jokatzen dute denbora bankuan bakoitzak trukean eskatzeko duen oinarrizko 20 orduko eskari kopurua emateko garaian. Ikasteko edo eta haurrak zaintzea behar duenaren kasuan kopuru hori motz geratuko litzatekeelako.

Auzopolis denborabankua@auzopilis.net "komunitate" bat dela esaten dit olatzek,"ez truike modu bat bakarrik" eta ez dutela ezer inbentatu, berez gaur egun sortzen ez den elkarlana antolatu bakarrik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena