Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Asteburu honetan

San Miguel Liga Galiziara helduko da

Erredakzioa

Sanxenxon jokatuko da denboraldiko bigarren estropada, eta igandean Moañan izango da hitzordua, Concello de Moaña - V GP Fandicosta Bandeira.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Andaluzian jokatutako aurreneko jardunaldia atzean utzita, txapelketa bere ohiko habitatera itzuliko da, eta asteburu honetan jokoan jarriko da III Nauta Sanxenxo Bandera, Galizian.

Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Elkarteko 12 traineruak 3 itsas-miliako estropada eremuan lehiatuko dira, barneko balizak Silgarreko hondartzaren parean kokatuta direlarik.

San Miguel Ligaren bigarren jardunaldi honetan, txanden eraketa sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Gauzak horrela, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Zierbena Bahias de Bizkaia, Portugalete Eulen eta San Pedro Ecolmare arituko dira. Bigarrenean, aldiz, Astillero, Tiran Pereira, Cabo eta San Juan Iberdrola lehiatuko dira. Azkenik, ohorezko txandan Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta San Miguel Ligako lehen liderra, NT2 Hondarribia, izango dira.

Igandean, bestalde, Concello de Moaña - V GP Fandicosta Bandeira jokatuko da, 12:00etatik aurrera.

ETB1ek eta eitb.eus-ek estropada biak eskainiko ditu, zuzenean.

 

 

>