Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak hirugarren bandera lortu du, Pasaian

Erredakzioa

Ama Guadalupekoak 9 puntuko aldea du Urdaibairekin San Miguel Ligako sailkapen nagusian. Euskotren Ligako sailkatze estropadan, berriz, San Juan izan da onena.

0:57

Hondarribiak La Caixa Bandera irabazi du Pasai San Pedroko uretan, eta San Miguel Ligako lidergoa sendotu du. Ama Guadalupekoak lautik hiru lortu ditu denboraldi hasieran honetan.

Ama Guadalupekoak hasieratik izan dira nagusi txandan, baina Urdaibaik gogor eutsi dio azken txanpan, eta aldea gutxitu du. Tiran eta Cabo hirugarren eta laugarren izan dira.

Euskotren Ligako sailkatze estropadan, San Juan, sailkatuta dagoeneko, lehenengoa izan da, eta La Caixa Bandera eskuratu du. Zumaia, Hibaika eta Orio daude, momentuz, sailkatze postuetan. Igandean izango da bigarren jardunaldia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna