Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Oriok denboraldiko bere bigarren bandera irabazi du

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak Illa do Samertolameu Banderan gailendu dira, Hondarribiaren, Urdaibairen eta San Juanen aurretik.

1:14

Oriok denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Sanmertolameu Banderako txanda nagusia irabazita. Hondarribia sailkapen nagusiko liderra 6 segundora sartu da. Urdaibaiko San Nikolas ontziak, berriz, 25 segundo gehiago behar izan ditu eta, San Juanek, 29.

Lehen txandan, Samertolameuk, atzean utzi ditu Astillero eta Portugalete, aurkari zuzena. Sailkapen nagusiari begira, galiziarrek azken postuan jarraitzen dute, baina Jarrillerarekiko aldea 8 puntutik 6ra murriztu da. Zierbenak irabazi du lehen txanda hori.

Bigarrenean, berriz, Kaiku nagusitu da. Sestaoko hamalaukoteak 20:43ko denbora egin du. Hauen erritmoari segitzeko gai izan den bakarra Tiran izan da. San Pedro eta Cabo urruti.

Kaikuk markatutako denbora ona zela zirudien, bandera irabazteko aproposa, baina ohorezko txandako lau oilarrek marka hori ondu dute.


sailkapena samertolameu estropada