Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ambilamp Bandera

Urdaibai nagusi Portugaleten, Hondarribiarekin lehia estua izan ostean

eitb.eus

Bi ontziak berdinduta dira orain San Miguel Ligako sailkapenaren buruan 180 punturekin, baina gipuzkoarrek lidergoari eutsi diote garaipen gehiago dituztelako.

1:06

Urdaibaik irabazi du Portugaleten jokatutako Ambilamp Bandera. Bou Bizkaiak eta Hondarribiak lehia oso estua izan dute azken paladaraino, eta garaipena azken metroetan erabaki da.

Oreka nagusi izan da Ligako bi ontzi indartsuenen artean, hasiera-hasieratik. Lehen ziabogan bizkaitarrek bi segundo atera dizkiete gipuzkoarrei, eta sei Kaikuri eta San Juani.

Bigarren eta hirugarren luzeetan, denbora berberean aritu dira, eta Kaiku eta San Juan, oso atzetik. Lehiari azken arraunkada arte eutsi diote.

Azkenean, garaipena Urdaibaik lortu du, azken esprintean. Hiru segundo atera dizkiote Ama Guadalupekoari. Biek 180 puntu dauzkate orain San Miguel Ligako sailkapenean, baina Hondarribia da lider, 9 garaipen dituelako, eta Urdaibaik, berriz, sei.

Zierbena eta Orio

Lehen txandan Zierbena nagusitu da San Pedroren, Portugaleteren eta Zumaiaren aurretik. Bigarrenean, Orio izan da azkarrena; Tiran bigarren sartu da, Astillero hirugarren eta Cabo da Cruz laugarren.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna