Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako estropada

Faborito nagusiek ezin dute hutsik egin, Kontxako lehen jardunaldian

Agentziak | Erredakzioa

Urdaibai eta Hondarribia San Miguel Ligako bi ontzirik indartsuenen arteko lehia aurreikusita dago, baina bada ezustekoentzako aukera.

1:28

San Miguel Ligako lehia Kontxako Badiara eramango dute Urdaibaik eta Hondarribiak  asteburu honetan. Lehen jardunaldian ahalik eta alde handiena ateratzea da helburu nagusia, bigarren eta azken jardunaldiari begira.

Abantaila lortzea ezinbestekoa da, eta hori ondo baino hobeto dakite bizkaitarrek eta gipuzkoarrek, horregatik lehia estua espero da hasiera-hasieratik.

Ama Guadalupekoa lehen txandako laugarren kaletik arituko da. Horri esker, Urdaibaik aurkari nagusiaren erreferentzia izango du bigarren txandan ateratzen denean.

Hala ere, bada beste aurkaririk: Orio da ezustekoa emateko aukera duen ontzietariko bat. Horiak dira Donostiako Bandera gehien irabazi dituztenak, 31 lortu dituzte 1979tik.

Orio, Kaiku eta San Juan

Oriotarrek bigarren egin zuten sailkatze-estropadan, eta sasoiko dira. Lehia estua izango dute Hondarribiarekin, biak lehen txandan arituko baitira.

San Juan eta Kaiku dira aukerak dituzten beste biak, biak ere lehen txanda horretan arituko dira.

Igande honetako denborak kontuan izango dira irailaren 11ko azken jardunaldian. Ibilbidea berdin izango da baina txandak berriro zozketatuko dira.

Emakumezkoen estropada

Emakumezkoetan ere lehia izango da, zortzi ontzi, horietariko sei gipuzkoarrak. Hibaika, San Juan eta Orio dira faborito nagusiak.