Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Iraiilaren 17an eta 18an

Portugalete, Ondarroa, Kaiarriba eta Ares, igotzeko play offetan

Agentziak | Erredakzioa

Datorren denboraldiko San Miguel Ligan parte hartzeko bi txartel izango dituzte jokoan lau traineruk. San Miguel Liga azken txanpan sartu da

  • Portugalete. Argazkia: Liga San Miguel

    Portugalete. Argazkia: Liga San Miguel

Kantauriko Arraun Elkartearen eta Traineruen Liga Galiziarraren denboraldiak amaitu dira, eta horrekin batera, San Miguel Ligako play-offean parte hartuko duten kluben izenak. Playoff-eko bi jardunaldi hauek datorren irailaren 17 eta 18an lehiatuko dira, Bermeo Hiriko XXXIV Bandera eta  XLII El Corte Inglés Banderarekin batera, eta bertan, datorren denboraldiko goi mailako txapelketan parte hartzeko eskubidea ematen duten bi postu jarriko dira jokoan.

ARC ligan, Ondarroa Arraun Elkartea izan da lehen sailkatua denboraldiko jardunaldi guztiak jokatu ondoren, 178 punturekin. Hauen ondoren, Kaiarriba Arraun Elkarteak bigarren postua eskuratu du. Ondorioz, bi ontzi hauek San Miguel Ligako playoff-eko bi jardunaldietan parte hartuko dute.

LGT ligaren kasuan, Club de Remo Ares izan da garailea eta Galiziatik bera izango da hautagai bakarra. SD Samertoalmeu eta CR Puebla uko egin diote playoffari.

Bestalde, Portugalete Eulenek, San Miguel Ligako azken-aurrekoak, datorren urtean arraun munduko maila gorenean berriro lehiatzeko txartela defendatuko du.