Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibai, garaile Kontxan

M. D. | eitb.eus

Bermeoko traineruak bere bosgarren Kontxako Bandera eskuratu du, bigarren jardunaldian ere irabazita. 7 segundoko aldea atera dio Hondarribiari.

3:18

Urdaibaik irabazi du 120. Kontxako Bandera. Bermeokoak Hondarribiaren hasierako bultzadari eutsi diote. Ia bi segundo atzetik atera da 'Ama Guadalupekoa', eta azkenean Urdaibaik alde handiagoa atera dio, bigarren jardunaldia ere irabaziz.

Bosgarren Kontxa izan da Urdaibairentzat, hirugarrena jarraian. Lehen jardunaldian, Bermeokoek 1.78 segundoko aldea atera zion Hondarribiari. Gipuzkoarrak egoera iraultzen saiatu dira, baina ezinezkoa izan zaie.

Hondarribiak gogor hasi du lehen luzea, baina Urdaibai laster jarri da aurretik, emozioz beteriko estropadan. Bi traineruak gertu heldu dira ziabogara, eta bigarren luzean, Urdaibaik atzeragu utzi du aurkaria. Azkenean, 7 segundora sartu da 'Ama Guadalupekoa'.

Orio ohorezko txandatik kanpo geratu zen, eta onena izan da lehenengo txandan. Lehen lauen artean sartu da azkenean, 46 segundora sailkapen nagusian. Kaiku izan da hirugarrena, 42 segundora.

Helmugan, ospakizunak lehertu dira uretan eta kaian. Poztasunak azken egunetako tentsioa ordezkatu du. Eguraldia udakoa izan da, eta giroa, ezinhobea.

KOTXAKO BANDERAREN SAILKAPENA

bandera de la concha 2016 clasificacion eitb