Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Liga irabazteko urrats erraldoia eman du Urdaibaik

eitb.eus

Bizkaitarrak Bermeo Hiriko Banderan gailendu dira, Hondarribiaren aurretik. Igoerako play offari dagokioenz, Ondarroak egin du lehen jardunaldiko denborarik onena.

1:33

Urdaibaik Bermeoko XXXIV. Bandera irabazi du, eta, ondorioz, San Miguel Ligako titulua oso gertu dauka. Bizkaitarrek hiru puntu ateratzen dizkiote Hondarribiari El Corte Ingleseko Bandera jokatzea bakarrik geratzen denean. Azken estropada igandean izango da, Portugaleten.

Arraunean aritzeko egun zaila izan da: haizeak gogor jo du, orduko 20 kilometrora, eta olatu ugari izan dira.

Lehen metroetan, Hondarribia izan da nagusi, erritmo bizia jarrita, eta Ama Guadalupekoak egin du denborarik onena lehen ziabogan. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka, Urdaibai aldea murrizten joan da hirugarren luzean aurretik jarri den arte. Kaiku eta San Juan, berriz, faboritoen atzetik joan dira.

Estropadako bigarren zatia bizkaitarrena izan da, oso-osorik.

Lehen txandari dagokionez, Orio jaun eta jabe izan da. Hasieratik estropada buruan jarri dira eta nagusitasunez gailendu zaizkie Tiran eta Cabo galiziarrei eta Astillerokoei.

Ondarroa nagusi, play offeko lehen jardunaldian

Aurretik, igoerako plat offeko lehen jardunaldia jokatu dute Ondarroak, Portugaletek, Donostiarrak eta Ares galiziarrak. Antiguako Amak egin du denborarik onena, eta eskura dauka datorren urtean San Miguel Ligan jokatzeko aukera.

Bigarren Ares izan da, ia sei segundora. Koruñakoek 12 segundo atera dizkiote Donostiarrari eta faborito dira igoerako bigarren txartela irabazteko.

Portugaletek, berriz, ezustekoa eman du, txarrerako. Jarrillera TKEn jarraitzeko borrokan ari da, baina bigarren luzean oso makal ibili da eta denborarik kaskarrena egin du, Ondarroarekin 33 segundo galduz.