Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibai, txapeldun!

Agentziak | Erredakzioa

Bermeotarrek denboraldia borobildu dute, azken estropada, San Miguel Liga eta Caixako Koroa irabaziz. Play offean berriz, Ondarroak eta Ares galiziarrak lortu dituzte igoerako bi txartelak.

1:20

Urdaibaik 2016ko San Miguel liga irabazi du, El Corte Inglés Bandera, denboraldiko azken estropadan, nagusitu ostean. Hondarribiak bigarren egin du Portugaleteko uretan jokatutako estropadan.

Bermeotarrek denboraldiko bi lehiaketa nagusiak irabazi dituzte, Liga eta Kontxako estropada, eta, horiez gain, Caixa Koroa ere jantzi dute, Liga bosgarrenez irabazi dutelako (Koroa irabazteko bigarren aukera, Liga hiru urtez jarraian irabaztea da).

Bou Bizkaiaren kasuan, bizkaitarrek 2004an, 2007an, 2008an 2010ean eta 2016an irabazi dute Liga.

Haizeak gogor jo du azken jardunaldi honetan, aurrez lehenengo eta hirugarren luzeetan, eta atzez bigarrenean eta laugarrenean. Korrontea, gainera, itsasgoratik gertu ibili da. Hala ere, Urdaibai aise nagusitu zaio Hondarribia Ligako aurkari nagusiari, hasiera-hasieratik.

Gauzak horrela, lehen luzean bien arteko aldea segundo batekoa bazen ere, azkenengoan alde hori zazpi segundoa izan da. Azkenean, Hondarribia bigarren izan da ohorezko txandan, Kaiku hirugarren eta San Juan laugarren.

El Corte Ingleseko Banderako sailkapenean, lehen txandako lehen hirurak San Juanen aurretik amaitu dute, haizearen eraginez.

 

Igoera, Ondarroa eta Aresentzat

Ondarroa bizkaitarrak eta Ares galiziarrak lortu dute San Miguel Ligara lehiatzeko bi txartelak. Bi ontziek larunbateko lehen jardunaldian egindako lan onari jarraipena eman diote igande goizean eta nagusitasunes gailendu zaizkie Donostiarrari eta Portugaleteri, ligako play offeko bigarren jardunaldian.

KE1 ligako txapelduna eta Galiziakoa lehenengo eta bigarren izan dira, hurrenez hurren, Portugaleteko uretan. Emaitza horren ondorioz, Portugaletek maila galduko du eta KE1ean arituko da, Donostiarrarekin batera.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bermeo
  • Arrauna