Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribiak irabazi du Orioko Bandera, hirugarrenez jarraian

Agentziak | Erredakzioa

Euskotren Ligari dagokionez, Hibaikak egin du denborarik onena Ligan sartzeko play offeko lehenengo jardunaldian.

1:31

Hondarribiak irabazi du, hirugarrenez jarraian, Orioko 27. Bandera, erlojupeko eran jokatuta. Denboraldiko lehen garaipena da gipuzkoarrentzat.

Hondarribiarrek neurria hartuta diote Orioko estropadari. Eremua ondo baino hobeto ezagutzen dute eta eurena da inoiz bertan egindako markarik onena. Bigarren Urdaibai izan da hiru segundora.

Etxeko traineruari dagokionez, gehiago espero zen, batez ere, irabaziz gero, Eusko Label Ligako lidergoa ere eskuratu zezaketela kontuan izanda. Baina bosgarren postuarekin konformatu behar izan dute, ezusteko emaitza, aurten  onenen artean aritzea espero baita.

Ohorezko txandan Urdaibai ere bikain aritu da eta bigarren egin du azkenean, Ligako lidergoari eutsiz. Aipatzekoa da Zierbenak egindako lana, bizkaitarrek hirugarren denborarik onena egin dute, Kaiku eta Orioren aurretik.

 

 

Euskotren Liga

Euskotren Ligan lehiatzeko play offari dagokionez, lehen jardunaldia jokatu da Orion eta Hibaikak egin du denborarik onena San Juanen, Orioren eta Donostiarraren aurretik.


t="utf-8">