Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Oriok erakustaldia eman du Zarautzeko Ikurrinaren lehen jardunaldian

eitb.eus

Salsamendiren gizonek estropada ikusarria egin dute eta 15 segundoko aldea atera diote Urdaibari, eta 19koa Hondarribiari. Eskura dute ikurrina irabaztea.

1:18

Oriok erdi erabakita utzi du Zarautzeko Ikurriña, lehen jardunaldian emandako erakustaldiaren ostean.

Jon Salsamendiren gizonak jaun eta jabe izan dira ohorezko txandan. 15 segundo atera dizkiote Urdaibai bigarren sailkatuari, eta 19 Hondarribia hirugarrenari. Zierbenak egin du jardunaldiko laugarren denborarik onena eta bizkaitarrak ohorezko txandan arituko dira bigarren eta azken jardunaldian.

Zierbenako ontziak ere estropada bikaina egin du, 10 segundoko aldea atera dio bigarren txandan San Juani, 37 Ondarroari eta 42 Tirani.

Lehen txandan, San Pedro nagusitu da Astilleroren, Aresen eta Caboren aurretik.

San Juan, Euskotren Ligako txapeldun

San Juanek Euskotren Liga matematikoki irabazi du Zarautzeko Ikurriñaren lehen jardunaldian denborarik onena egin ostean.

Batelerek 10 segundoko aldea atera diote Hibaikari, 27 Oriori eta minututik gora Arraun Lagunaki. Ondorioz, eskura dute Zarautzeko Ikurrina ere irabaztea.