Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibai nagusitu da Boiron, Hondarribiaren aurretik

eitb.eus

Bermeotarrak aise irabazi dute Boiron eta sailkapeneko lider jarraitzen dute. Hiru puntuko aldea dute hondarribitarrekin, Liga amaitzeko bi estropada falta direnean.

1:32

Urdaibai denboraldiko seigarren bandera irabazi du Ligan Boiroko uretan jokatutako estropadan gailenduta. Hondarribia bigarren izan da. Sailkapen nagusian, hiru puntuko aldea dago orain bi traineruen artean, denboraldia amaitzeko bi estropada falta direnean.

Ohorezko txanda Urdaibaren eta Hondarribiaren arteko lehia izan da. Orio hasieratik atzean geratu da eta Kaiku hirugarren joan da denbora osoan, traineru bateko distantzian.

Bermeotarrak estropada buruan jarri dira eta horri eutsi diote bukaera arte, azken luzean lortu dute alderik handiena eta, azkenean, bederatzi segundoko aldearekin gailendu dira.

Gauzak horrela, Liga Bou Bizkaiaren eta Ama Guadalupekoaren arteko borroka da, bukaerarako bi estropada falta direnean. Bermeotarrek hiru puntuko aldea dute.

Cabo eta Zierbena

Lehen txandari dagokionez, Cabo izan da azkarrena, San Pedroren, Astilleroren eta Aresen aurretik.

Zierbena izan da onena, berriro ere, bigarren txandan. Bere atzetik sartu dira San Juan, Tiran eta Ondarroa.

Eusko Label Ligak etenaldia izango du orain, irailaren 16a arte. Tartean, Kontxako estropada jokatuko da.

 

 

t="utf-8">