Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Deustu onenen artean sartu da, eta faboritoek ez dute hutsik egin

eitb.eus

San Juanek, Hibaikak, Mecosek eta Oriok egin dituzte denborarik onenak. Cabo galiziarra kanpoan geratu da, segundo bakar bategatik.

0:56

San Juan, Hibaika, Mecos, Orio, Arraun Lagunak, Hernani eta Deustu arituko dira igandean, Donostiarrarekin batera, Kontxako Bandera irabazteko lehian.

Ostegun honetan jokatutako sailkatze-estropadan ez da ezustekorik izan, eta faborito nagusiek aurreikuspenak bete dituzte. Deustu ere Donostiako uretan izango da, Cabo kanpoan utzita, segundo bakar bategatik.

Txanden zozketa

Estropada bukatuta, txanden zozketa egin dute.

Lehen txandan Donostiarra, Hibaika, Orio eta Mecos arituko dira, eta bigarrenean, berriz, Hernani, Deustu Arraun Lagunak eta San Juan.

 

emakumeen sailkapena kontxa