Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

19 estropada

2018ko Eusko Label Ligako egutegia

Erredakzioa

Arraun denboraldi ofiziala ekainaren 23an edo 24an hasiko da Bilbon eta irailaren 16an amaituko da Portugaleten. Guztira, 19 estropada izango ditu.

1:08

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) larunbat bat honetan publikatu du 2018ko Eusko Label Ligaren egutegia. Guztira, 19 estropada izango ditu txapelketak. Ekainaren 23an edo 24an hasikoda Bilbon eta irailaren 16an amaituko da Portugaleten.Bestalde, emakumeen Euskotren Ligak 14 estropada izango ditu, iaz baino sei gehiago.

Eusko label Ligako lehen zatiak 11 estropada izango ditu, abuztuako lehen asteburuan jokatuko den Espainiako Txapelketara arte. Bilboko estropadaren ostean, Sestao, Zierbena, A Coruña -jardunaldi bikoitza-, Donostia, Castro Urdiales, Pasaia, Orio, Getxo eta Santurtzi izango dira estropaden jokalekuak.

Denboraldiaren bigarren zatian estropadak egingo dira, Ondarroan, Hondarribian, Zarautzen -jardunaldi bikoitza- eta bi proba Galizian -Moañan eta Boiron-. Galiziako estropaden ostean ezagutuko dira lehen zortzi sailkatuak zeintzuk diren, eta zortzi hauek parte hartuko dute Bermeoko bi estropadetan eta Portugaletekoan

Urdaibai da txapelduna eta titulua defendatuko du. Bermeoko taladeak Caixabank Koroa jaso nahi du berriro. Urdaibairekin eta igo berriak diren Santurtzirekin eta Donostiarrarekin batera, Orio, San Juan, San Pedro, Kaiku, Zierbena, Ondarroa, Tiran eta Cabo taldeek osatuko dute Eusko Label Liga.

TKEk honako izendapenak ere egin ditu: Tomas Gonzalez izango da Disziplina epaile berria, Jose Maria Redondo izango da Txapelketako epailea eta Pedro Olmedillo, TKEko lege-aholkularia.

2018ko Eusko label Ligako egutegia:


Ekainak 23 edo 24       Bilbo

Ekainak 30             Sestao (1)

Uztailak 1              Petronor (Zierbena) (1)

Uztailak 7 edo 8          A Coruña (1)

Uztailak 14             Donostiarra (Donostia) (1)

Uztailak 15            Caixabank (Castro Urdiales) (1)

Uztailak 21             Pasaia (1)

Uztailak 22            Orio (1)

Uztailak 28             Getxo (1)

Uztailak 29             Santurtzi (1)

Abuztuak 11           Ondarroa (1)

Abuztuak 12            Hondarribia (1)

Abuztuak 18 eta 19       Zarautz (1)

Abuztuak 25            Moaña

Abuztuak 26            Boiro

Irailak 15        Bermeo

Irailak 16       El Corte Ingles (Portugalete)

- (1): Emakumeen Eusko Tren Ligako estropada ere egongo da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea