Kirolak

Arrauna

Informa nazazu RSS

Arrauna

30 kontrol negatibo

Kontxako Banderako doping-kontrol guztiak negatiboak izan dira

ERREDAKZIOA

2011/10/17

Aurtengo Kontxako Banderan parte hartu duten arraunlarien doping-kontrol guztiak negatiboak izan dira emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan.

  • Urdaibai Kontxako banderarekin. Argazkia: EFE.

    Urdaibai Kontxako banderarekin. Argazkia: EFE.

Iruzkinak

Kontxako Banderako doping komiteak estropadan parte hartu zuten taldeetako arraunlariei probak egin zizkien probak iraun zuen bitartean eta baita lehenago ere. Gaur kontrolen emaitzak jakinarazi dituzte eta ez da debekatutako substantziarik aurkitu.

Arraun munduan ikusmira sortu dute froga hauek orain bi urte Jose Luis Korta, Kaikuko entrenatzailea, dopatutako arraunlariak zeudela esan zuelako.  Kortaren adierazpenen ondoren epaiketa bat ireki zen eta inputatuen artean Jose Luis Francisco, Urdaibai taldeko entrenatzailea dago.

Dopingaren aurkako organismoak 30 kontrol egin zituen Kontxako Banderan, horietatik 23 gizonezkoen kategorian, baita EPO analisiak ere. Proba hasi aurretik ere 63 analisi egin ziren eta azkenean estropadan parte hartu ez zuten arraunlariak ere kontrola pasatu zuten. Denak arazo gabe.

Iruzkinak

V0LTA 2015 V0LTA 2015 Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en (martxoak 23-29)
Publizitatea
Itzulia 2015 Itzulia 2015 Zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en (apirilak 6-11)

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
15:55 - 17:30 TXIRRNDULARITZA: VOLTA CATALUNYA
22:01 - 00:45 ETB KANTXA

EiTB Kirolak

Bideoak

Bideo gehiago

Euskal Herriko Itzulia

Izarrez jositako lasterketa

Publizitatea
Euskal Selekzioak Euskal Selekzioak Webgune berezia
Publizitatea

Ikusiena