Itxi

Beste kirolak

Motegin

Jorge Lorenzok 'pole'a eskuratu du Japonian

Erredakzioa

Yamaha taldeko gidariak Marc Marquez eta Nicky Hayden gainditu ditu Motegiko zirkuituan. Dani Pedrosa laugaren postutik irtengo da.

  • Lorenzo, Marquez eta Hayden. Argazkia: EFE

    Lorenzo, Marquez eta Hayden. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzo (Yamaha) lehenengo postutik irtengo da Japoniako Sari Nagusian, Marc Marquez eta Nicky Hayden gainditu ondoren. Lorenzo azkarrena izan da Motegiko zirkuituan egin diren aurreneko entrenamenduetan. Dani Pedrosak laugarren denborarik onena eskuratu du.

Euria protagonista nagusia izan da azken egunetan, eta gidariek lehenengo lan saioa egin dute gaur, entrenamendu ofizialetan.

Marquezek 18 puntuko aldea du sailkapen nagusian, baina Lorenzok argi utzi du Munduko Txapelketa lehiatzeko prest dagoela. Zirkuitua bustita egon da, baina gidariek erakustaldia eman dute.

Entrenamenduetako sailkapena:

.1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 1:53.471
.2. Marc Marquez (ESP/Honda) 1:54.129
.3. Nicky Hayden (USA/Ducati) 1:54.539
.4. Dani Pedrosa (ESP/Honda) 1:54.542
.5. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) 1:54.732
.6. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati) 1:55.036
.7. Alvaro Bautista (ESP/Honda) 1:55.135
.8. Stefan Bradl (GER/Honda) 1:55.610
.9. Aleix Espargaro (ESP/ART) 1:55.719
10. Yonny Hernandez (COL/Ducati) 1:55.998